Lehergailu bat ezarri dute Ziburuko etxe agentzia batean, baina ez da zartatu

2015eko maiatzaren 3a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZIBURU. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak jakinarazi duenez, Ziburuko (Lapurdi) etxe agentzia baten aurka atentatua egiten saiatu ziren atzo ezezagun batzuk, baina ez zuten lortu. Hain zuzen, gas bonbonaz eginiko lehergailu bat ezarri zuten bertan, baina ez zuen eztanda egin, «akats tekniko» batengatik. Euskal Herria ez da salgai margoketa ere egin zuten agentziaren paretan. Prokuradoreareak azpimarratu duenez, «ohikoa» izan arren, bazen «denbora bat» ez zela halakorik gertatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!