Hona hemen, aurrerapen moduan, Ludger Meesen esan batzuk:
- "Kanpoan bi aurreiritzi daude Euskal Herriko kontuez. Aurreneko irudipena da jende askok pentsatzen duela euskal gatazka bortizkeriarekin lotuta baino ez dagoela. Liburuarekin erakutsi nahi diet hori ez dela horrela izan, ETA sortu baino askoz lehenagokoa baita gatazka. Euskal berezitasuna lehenagokoa da".
- "Jende askok uste du gatazka honen ondorio ezinbestekoa edo logikoa izan dela ETA; hau da, gatazka dagoenez, ETA sortu zela. Horrekin ere hautsi nahi izan dut".
- "Aniztasun ideologikoa beti egon da hemen. Ondorioz, euskal gatazka ez da izan eta ez da soilik Euskal Herriaren eta Espainiaren artekoa; bada Euskal Herri barrukoa ere".
- "Uste dut EAJ barruan batzuk zera pentsatzen ari direla: estatua eta burujabetzaren inguruko kontzeptuak XXI. mende globalizatu honetan zaharkituak geratu direla. Desfasatuta ez gelditzeko, ko-subiranotasunean edo halako bide batean pentsatu behar da".
- "Suizidio autoinduzitua erabili dut nik liburuan. Zer da hori? ETAk bere kabuz erabaki zuen amaitzea, eta desegin egin zen, baina beste biderik ez zuelako ikusten erabaki zuen bukatzea; ez zuen beste alternatibarik".