Macronek eutanasiari buruzko lege proiektua iragarri du apirilerako

Apirilean aurkeztuko dute Frantziako Ministroen Kontseiluan, eta maiatz bukaeran heldu beharko litzateke Frantziako Asanbleara.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. YOAN VALAT / EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea, artxiboko irudi batean. YOAN VALAT / EFE
Ekhi Erremundegi Beloki.
2024ko martxoaren 11
12:45
Entzun

Europako hauteskundeak aitzin gizarte gaietan aurrerapausoak emateko borondatea erakutsi nahian dabil oraindik ere Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du. Macronen hitzetan, apirilean aurkeztuko dute Frantziako Ministroen Kontseiluan, eta maiatz bukaeran abiatu beharko litzateke eztabaida Frantziako Asanblean. 

Frantzian eutanasia ez da legezkoa. 2005ean onartu zuten Leonetti legea, eta, haren arabera, pertsona bakoitzak aginduak eman ditzake bere bizitza bukaerari buruz. Horrez gain, legeak zehazten du egintza medikoak ez direla «burugogorkeria zentzugabez jazarri behar». Haatik, ez du erantzunik ematen heriotza eragiteari buruz. «Lege hori beharrezkoa da, gaur egun badirelako kasuak gizalegez onartezinak direnak, familiei, pazienteei, mediku taldeei sufrimendua eragiten dietenak», adierazi du Macronek.

Frantziako presidentearen hitzetan, hiltzeko laguntza «bereizmen oso baterako gai» diren helduei bideratua izanen zaien laguntza bat izanen da. Lege proiektuak kanpo utziko ditu eritasun psikiatrikoak eta neurodegeneratiboak dituztenak, hala nola alzheimerra dutenak. «Gaixotasun sendaezina eta epe labur edo ertainean bizi pronostiko konprometitua duten pertsonek bakarrik eskatu ahal izango dute, baldin eta arindu ezin diren sufrimendu fisiko edo psikologikoak badituzte». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.