BILBO. «Irailean berrikuntzarik ez badago, neurriak hartuko ditugu». Hala adierazi zuen atzo EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, Gernikako Estatutuak jasotako eskumenen egoeraz galdetuta. Jeltzalearen ustez, «oso geldo» doa afera, eta Espainiako Gobernuari eskatu zion adostutako eskumenen eskualdatzea bultzatzeko.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Ortuzarrek adierazi zuen Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek eta berak 2019an sinatutako akordioan «berariaz» jasotzen dela eskumenen eskualdaketa. Urratsik egin ezean, baina, EAJ «aske» sentituko dela azaldu zuen.
Estatus berri baterako elkarrizketak abiatzearen inguruan, berriz, Ortuzarrek uste du egun ez daudela «Gernikakoa baino akordio zabalago baterako baldintzak». Halere, azaldu zuen «aprobetxatu beharreko aukera» bat izango dela Espainiako eta EAEko hauteskundeen artean sortuko dena.
Madrilek urratsak egin ezean, EAJ «aske» izango da

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu