Maite Alonso da Hezkuntza Saileko sailburuorde berria

2016ko abenduaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Legealdi berrian Eusko Jaurlaritzako gidaritza izango duten hainbat kargudun izendatu zituzten atzo gobernu kontseiluan; Hezkuntza sailburuorde berria, esate baterako, Maite Alonso Arana —Euskadiko Eskola Kontseiluko presidentea da 2013tik— izango da, Arantza Aurrekoetxea Bilbaoren ordez. Hezkuntza Berriztatzeko zuzendari berria Lucia Torrealdai Berrueco izango da. Lehengo astean jakin ahal izan zen albistea ere baieztatu zen atzoko bileran: Miren Dobaran izendatu zuten Hizkuntza Politikarako sailburuorde, Patxi Baztarrika Galparsororen ordez. Enplegu eta Laneko Sailburuordetza Marcos Muro Najerak hartuko du bere gain; orain arte Visesa erakunde publikoko zuzendari nagusia izan da. Garraio Plangintzaren zuzendari, Janire Bijuesca Bedialauneta.

Bileran onartu zuten Nekane Balluerka Lasa EHU Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izendatzeko dekretua ere. Unibertsitatetik kargu berria izendatzeko hautaketaren egiaztagiriak jasota, behin betiko onespena eman zioten. Urtarrilean egingo da hark kargua hartzeko ekitaldia; zehazteko dago zein egunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.