Euskal Tsunamia

Markel Olano: "Elkartasun keinu guztiek ez dute zilegitasun bera"

Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du Tsunami Demokratikoak atzo Euskal Herrian deitu zuen mobilizazioak "arazo asko eta haserre handia" eragin zizkiela hainbat herritarri.

Berria
2019ko azaroaren 13a
13:16
Entzun

Tsunami Demokratikoak atzo Euskal Herrian deitu zuen mobilizazioaren inguruan galdetu diotenean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du Kataluniari elkartasuna adieraztea "garrantzitsua" dela, baina "bide guztiak" ez direla "egokiak" elkartasun hori erakusteko.

Gaur kazetariekin egin duen gosari informatiboan, Olanok aitortu du Kataluniako egoera politikoa "kezka handia" dela gipuzkoarrentzat, eta nabarmendu du "gertutasun eta elkartasun keinu ugari" eragin dituela horrek. Horien artean, "manifestazio oso garrantzitsuak", esan du. Urrian, Gure Eskuk deitutako manifestazioak milaka lagun bildu zituen Donostian, Erreferenduma ez da delitua lelopean. Han izan zen Olano bera, baita Eneko Goia Donostiako alkatea ere.

Dena dela, "gertutasun" horretaz aritu arren, Olanok ez du uste elkartasun keinu guztiak maila berean daudenik: "Ez dute zilegitasun bera, eta guztiak ez dira egokiak". Atzo iluntzekoa, esaterako. Tsunami Demokratikoak deituta, ehunka herritarrek Biriatuko muga kolapsatu zuten autoz, eta hamazazpi kilometrorainoko ilarak eragin zituzten. "Atzo, egoera nahasia zen Gipuzkoako errepideetan, hainbat arrazoirengatik; ekintza horrek larritu egin zuen egoera, eta uste dut arazo asko eta haserre handia eragin zizkiela hainbat herritarri", adierazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.