Maruxak taldeak salatu du eraso homofoboak egin dizkietela sanferminetan

«Maritxu zikinak» oihukatu zieten gaztelaniaz, eta kristalezko botilak bota.

Maruxak taldearen kontzertua, iazko sanferminetan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Maruxak taldearen kontzertua, iazko sanferminetan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Isabel Jaurena.
2026ko uztailaren 7a
19:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Maruxak talde nafarrak salatu du eraso homofobo bat jasan dutela bart sanferminetan. Instagram bidez kontatu dutenez, bi gizonek taldeko kideei eta bertze bi laguni egin zieten eraso: «Maritxu zikinak» oihukatu zieten gaztelaniaz, eta kristalezko botilak bota. 

Gisako erasoak oraindik ere gertatzen direla azpimarratu dute, eta espazio seguruak sortzea guztien esku dagoela nabarmendu. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA