Mendizale iruindar bat hil da asteburuan Pirinioetan, Batoua tontorretan amilduta

50 urte zituen, eta Iruñeko ikastetxe bateko irakaslea zen.

Beste erreskate bat Pirinioetan, artxiboko argazkian.
Beste erreskate bat Pirinioetan, artxiboko argazki batean.
2025eko maiatzaren 27a
07:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Iruñeko mendizale bat hil da Pirinioetan, amilduta. Asteburuan izan da ezbeharra, baina atzo arratsaldean aurkitu zuten haren gorpua, 300 metrotik amilduta. Istripua Batoua tontorretan gertatu da, Espainia eta Okzitania arteko mugan.

Mendizalearen senideek etxera itzuli ez zela ohartarazi ondoren abiatu ziren erreskate lanak, atzo. Guardia Zibilak aurkitu zuen gorpua. Mendizalea ingeniaria zen, eta Iruñeko salestarren ikastetxeko irakaslea. Zenbait hedabidek jakinarazi dutenez, mendizalea izateaz gain, eskizalea ere bazen.

Bestalde, beste bi mendizale bizkaitar erreskatatu behar izan zituzten larunbatean, Vignemale mendian erori ostean. Itxuraz, izotz zati bat erori zitzaion gainera mendizaleetako bati, eta hura atzetik zetorrenaren gainera erori zen. Beste mendizale bat ere bazihoan haiekin, baina hura onik irten zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.