Mikel Arrieta Llopis euskal presoa askatu dute

Etxerat-ek jakinarazi duenez, gaur goizean askatu dute Arrieta. 2021eko uztailean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2022ko uztailetik baliabide telematikoen bidez bete du zigorra.

Arrieta askatu duten unea, gaur goizean, Martuteneko espetxearen kanpoan. ETXERAT
Arrieta askatu duten unea, gaur goizean, Martuteneko espetxearen kanpoan. ETXERAT
unai etxenausia
2025eko uztailaren 31
14:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Mikel Arrieta Llopis (Errenteria, Gipuzkoa) aske geratu da, 25 urteko espetxe zigorra osorik beteta. Etxerat-ek jakinarazi duenez, 2021eko uztailean lortu zuen Arrietak espetxe erregimenaren hirugarren gradua. 2022ko uztailetik baliabide telematikoen bidez bete du zigorra, espetxetik kanpo. Gaur, 25 urteren ondoren, libre geratu da.

2021ean, Arrietarengana bisitan zihoan lagun batek auto istripua izan zuen, Soriako espetxetik bueltan (260 kilometro). Etxerat-ek jakinarazi zuenez, orein talde bat sartu zitzaion errepidean, eta horien aurka jo zuen. Aurreko kristala hautsi eta autoaren txapa mailatu zitzaion, baina ez zuen kalte fisikorik izan. Taxi batean itzuli ahal izan zen Euskal Herrira.

Uztailean, Arrietaz gain, beste euskal preso bat askatu dute. Uztailaren 21ean, Jesus Maria Gomez Ezkerro Txutxo askatu zuten (Iruñea, Nafarroa), 24 urte espetxean eman ondoren. Bestalde, ekainean, Txetxu Barrios (Atarrabia, Nafarroa) baldintzapean geratu zen aske, 27 urteko espetxealdia egin ostean. Baldintzapean aske utzi zuten Ainhoa Barbarin ere (Urretxu, Gipuzkoa). Azkenik, Asier Oiartzabal Txapartegi (Andoain, Gipuzkoa) aske geratu zen, 24 urteko espetxealdia osorik beteta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.