Mila herritarren deia etxebizitza eskubidearen alde

2022ko abenduaren 20a
00:00
Entzun
BAIONA. 2023ko apirilaren 1ean iraganen da etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Baionan, Herrian Bizi plataformak antolatuta. Ez da edozein egun: neguko geldialdiaren biharamuna izanen da, hau da, neguan alokatzaileak kanpo ezartzea debekatzen duen etena bukatzen den eguna. Plataformak Baionako bestetan jakinarazi zuen lehen aldikoz manifestazioa non eta noiz eginen zen. Orain, mila herritarrek izenpetu dute parte hartzeko deia, eta jendaurrean jakinarazi. Tartean daude Alain Iriart Hiriburuko (Lapurdi) auzapeza eta Jean Daniel Elixiri bakegilea, esate baterako.

Espekulazioa salatzea eta herrian bizitzeko eskubidea aldarrikatzea ez ezik, «tokiko eta Frantziako estatuko erabakiguneetan eragitea» ere bada manifestazioaren helburua. 2021ean egin zen mobilizazioa lehen aldiz, eta 8.000 lagun bildu ziren. Orain, aurrekoan«baino askoz gehiago izateko» beharra azpimarratu dute mila herritarrek. «Etxebizitzaren krisia konpontzetik oso urrun da. Herritar gisa, presioa atxiki behar dugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.