Aukeratu nahi dituzun buletinak. Beti aurkituko duzu zerbait interesgarria irakurtzeko eta informatuta egoteko.
Jarraitu:
Euskal Herria
Milaka lagun elkartu dira Atarrabian, Nafarroa Oinez-en
Paz de Ziganda ikastolako kideek oso ontzat jo dute eguna, eguraldiak lagunduta milaka lagun elkartu batira, eta, hala, festaren helburuak bete. Datorren urtean, Zizur Txikiko San Fermin ikastolak eta Vianako Erentzun ikastolak antolatuko dute jaia.
Nafarroa Oinez, gaur, Atarrabian. IÑIGO URIZ / FOKU
Aurtengo Nafarroa Oinez «historikoa» izan da. Antolatzaileek horrelaxe definitu dute arratsaldean egindako balorazioan. Jaia irakurketa «oso positibotzat» jo dute, jende mordoa izan baita gaur Atarrabian (Nafarroa) eta ez baita gorabehera aipagarririk izan. «Atarrabian hain berezia izan den Nafarroa Oinez hau» egiteko ahalegin kolektiboa ere azpimarratu dute.
Goizez eta arratsaldez izan ziren musikariak oholtza gainean. IÑIGO URIZ / FOKU
Urte bete baino gehiago lanean egon ondoren, Nafarroa Oinezen jaia ospatu zuten atzo. IÑIGO URIZ / FOKU
Adin guztietarako pertsonentzat antolatu zuten egitarau zabala. IÑIGO URIZ / FOKU
Euskara erdigunean jarri zuten atzo Atarrabian (Nafarroa). IÑIGO URIZ / FOKU
Euriaren beldur txanoa eraman zuten batzuek, baina azkenean gauean bakarrik bota zuen. IÑIGO URIZ / FOKU
Gazteenak eta helduenak elkartzeko gunea ere izan zen Nafarroa Oinez. IÑIGO URIZ / FOKU
Irrien eta lagunen artean, atzo. IÑIGO URIZ / FOKU
Herri kirolak eta jolasak antolatu zituzten. IÑIGO URIZ / FOKU
Mota askotako musikariak elkartu ziren oholtza gainean. IÑIGO URIZ / FOKU
Jendetza elkartu zen Paz de Zigandak antolatutako hiru guneetan. IÑIGO URIZ / FOKU
Bertsoak, antzerkiak eta dantzak elkartu zituzten hasierako ekitaldian. IÑIGO URIZ / FOKU
Bertsolarien eskuz hasi zen Nafarroako jaia. IÑIGO URIZ / FOKU
Musikaz gain, antzerkia ere egon zen igandean. IÑIGO URIZ / FOKU
Lagunekin, kontzertuan sartu baino lehen. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroa Oinezen jaiari hasiera emateko Paz de Zigandako ikastolan egin zuten ekitaldia. IÑIGO URIZ / FOKU
Nafarroa Oinezi hasiera emateko dantzan aritu ziren ikasleak. IÑIGO URIZ / FOKU
Arduradunek, eskerrak emateaz gain gaur bertaratutakoei, ausardia eskatu diete politikariei, «egungo zonifikazioa gainditu eta Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatuko dituen hizkuntza politika ausart, integral eta eraginkor bat bultzatzeko». Bestalde, datorren urtean Nafarroako ikastolen jaia nork antolatuko duen ere iragarri dute: Zizur Txikiko San Fermin ikastolak eta Vianako Erentzun ikastolak.
Gaurko festari dagokionez, Paz de Ziganda ikastolakoek esan dute ezarritako helburuak bete dituztela, eta ondo aurre egin diotela «antolakuntza erronka handi horri».
Buruz, bihotzez, oinez lelopean, gustu eta adin guztietara egokitutako eskaintza atondu dute antolatzaileek; ez alferrik, hamabost lan batzorde eratu baitira ikastolan, eta jo eta su aritu dira urte osoan, arian-arian ekinaldiak egiten, eta batez ere, asteburuari begirako eskaintza oparoa prestatzen.