Mintzalasai jaialdia irailaren 20tik 26ra bitarte egingo dute

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Baionan, Angelun eta Miarritzen (Lapurdi) urtero egiten den Mintzalasai festibalaren hamargarren aldia irailaren 20tik 26ra egingo dute. Zazpi egunez, 54 jarduera proposatuko ditu jaialdiak, 31 tokitan, 51 elkarterekin elkarlanean eta 70 laguntzaile ingururi esker. Antolatzaileek azaldu dutenez, aurten ere «euskararen inguruan elkartzeko hamaika aukera» eskainiko ditu programak, tailer, hitzaldi, proiekzio eta bisita gidatuekin, besteak beste. Miarritzeko eta Baionako herriko etxeek eskualdeko eragileekin batera antolaturiko jaialdiak euskararen hedapena sustatzea du xede, hizkuntzari ikusgaitasuna emanez, plazerarekin lotuz eta haren inguruko sentsibilizazioa eginez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.