MEMORIA

Muguruza eta Brouard oroituko dituzte hilaren 20an, Bilbon

Egiari Zor fundazioak antolatu ditu ekitaldiak. 12:00etan eta 12:30ean eginen dituzte.

Brouarden eta Muguruzaren oroimen ekitaldia, iaz, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko azaroaren 10a
11:41
Entzun 00:00:00 00:00:00

Azaroaren 20an hil zituzten biak: Santi Brouard, 1984an, duela 37 urte; eta Josu Muguruza, 1989an, duela 32. Egiari Zor fundazioak ekitaldiak antolatu, urtero bezala, Herri Batasuneko bi kideak oroitzeko, Ametzolan eta Errekalden, Bilbon: 12:00etan lore eskaintza eginen diote Brouardi, haren omenezko eskulturan, Ametzolako parkean; eta 12:30ean ekitaldia eginen dute Errekalden. Ekitaldi nagusia bigarrena izanen da.

Herri Batasuneko bi kideez gain, «estatuaren biolentziak gatazkaren testuinguruan hil dituen ehunka herritarrak» izanen ditu Egiari Zor fundazioak gogoan. Deialdia iragartzeko afixan berean hala adierazi dute: «Santi, Josu... ez ziren bakarrak izan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.