Ertzaintzak gorpu bat aurkitu zuen igandean Mundakako (Bizkaia) etxe batean, eta ikerketa abiatu du heriotza zergatik gertatu zen argitzeko, Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez. Hilotza igande goizaldean aurkitu zuten, udalerri horretako etxebizitza batean, eta Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten, autopsia egin eta gizona zerk hil zuen zehazteko asmoz. Antza denez, gorpuak indarkeria zantzuak zituen.
Mundakan hilotz bat agertu dela eta, ikerketa abiatu du Ertzaintzak
Igande goizaldean gizon baten gorpua aurkitu zuten Mundakako etxe batean. Antza denez, indarkeria zantzuak zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu