'Nafarrate auzia' argitzeko barne ikerketa bat eskatu du atzera arartekoak

Gaztearen kasuari buruzko «ikerketa osagarria» egiteko eskubidea aldarrikatu du Iñigo Lamarcak

Edurne Begiristain.
Gasteiz
2013ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Iñigo Lamarca EAEko arartekoak Xuban Nafarrate gazteari buruzko ikerketa «sakona, zorrotza eta alderdikeriarik gabekoa» egiteko eskatu dio Ertzaintzari. Ez da lehen aldia eskaera hori egiten diola. Joan den urrian eskakizun bera egin zion Nafarrate eta Iñigo Cabacas auzien inguruko ofiziozko espedienteak amaitu zituenean. Orduan salatu zuen Herrizaingo Sailak ez zuela zuzen jokatu bi kasu horiek argitzeko, eta Arartekoari berari informaziorik eman ez izana aurpegiratu zion Rodolfo Aresen departamentuari. Atzo, Nafarrate auziari buruzko iritzia emateko Eusko Legebiltzarreko Segurtasun Batzordean egindako agerraldian, salaketa bera egin zuen. Halaber, arartekoak «ikerketa osagarria» egiteko eskubidea ere baduela defenditu zuen.

EH Bilduk eskatuta eman zituen azalpenak Lamarcak. Hain justu ere, Oskar Matute legebiltzarkideak arartekoaren iritzia entzun ostean «kezka» agertu zuen Herrizaingo Sailak izandako jarrerarekin. Halaber, gogoratu zuen Nafarrate auziaren inguruan Jaurlaritzak eta Legebiltzarrak agindutakoa ez dela oraindik bete: barne ikerketa bat agindu zuen gobernuak, eta auzia aztertzeko batzorde bat sortzea, berriz, legebiltzarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.