Nafarroako Ahal Dugu-k eskatu du %50etik gorako ordezkaritza izatea Zurekin koalizioan

Nafarroako zuzendaritza berritzeko prozesua hasteko dute, eta Begoña Alfarok iragarri du uko egingo diola berriz ere primarioetan aurkezteari.

Zurekin-en aurkezpen ekitaldia, Iruñean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
Zurekin-en aurkezpen ekitaldia, Iruñean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2025eko maiatzaren 3a
13:30
Entzun 00:00:0000:00:00

Nafarroako Ahal Dugu-k alderdia sendotu eta Zurekin-en daukan ordezkaritza handitu nahi du; %50etik gorakoa izatea eskatu dute gaur egin duten batzarrean. Begoña Alfarok uko egin dio datozen primarioetara aurkezteari; beraz, ikusteko dago nola berrituko den taldearen zuzendaritza Nafarroan. Ez dute zehaztu noiz izango diren primarioak Nafarroan.

Neniques Roldan, Gracia Moreno eta Pablo Antonek eman dituzte gaurko batzarraren azalpenak. Estatu mailako primarioak igaro ostean, Roldan eta Moreno Ione Belarra Podemos-eko idazkari nagusiaren taldean daude.

Militantzia elkartu dute gaur, egoeraren irakurketa egiteko. Roldanek azpimarratu du ezkerrak uneotan «batuta eta indartsu» egon behar duela, eta esan du lan egingo dutela horren alde. «Ahal Dugu-ren ordezkaritza sendotu nahi dugu Zurekin koalizioan, hasieratik zeukan lekua bete dezan. «%50etik gorakoa zen, eta hala izatea nahi genuke, hasieran zen bezala». Koalizioan, Ahal Dugu alderdiaz gain, Izquierda Unida, Batzarre, Aliantza Berdea, Equo Berdeak eta independenteak daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.