Nafarroako Gobernuak azken asteetan onartu dituen abiadura handiko trenaren eraikuntza proiektuak «legez kanpokoak» direla salatu du Sustrai taldeak. Egitasmo horien ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostenak baliozkotasunik ez dutela gogorarazi du Sustraik. Hori zuzendua izan dadin Espainiako Auzitegi Nazionalean proiektu horiek bertan behera uzteko helegiteak jarri dituztela jakinarazi du. Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko txostenek bost urteko iraupena dutela azaldu du Sustraik. Iruñea eta Castejon arteko AHTaren bidearen txostenak 2004an egin zirela gogorarazi, eta ordutik aurrera bestelako ekimenik ez dela egin gaineratu du, beraz ez direla legezkoak.
Bestalde, Nafarroako Gobernuak Cadreita eta Alesbes arteko AHTaren bidea egiteko 42,4 milioi euroko gastua onartu du. Hau da, lan eskaintza lortu nahi duten enpresen proposamenen aurrekontuak ezin izango du muga hori gainditu, eta, horrez gain, 28 hileko epean egin beharko dituzte lan guztiak.
Nafarroako AHTa «legez kanpo» hasiko dutela salatu du Sustrai taldeak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu