autogobernua

Nafarroako Polizia Legearen aurkako helegitea tramiterako onartu du Auzitegi Konstituzionalak

Epaileek aztertuko dute Nafarroako arauak Espainiako Konstituzioaren 149.1.18 eta 149.1.29 artikuluak urratu dituen.

Foruzainak saritzeko ekitaldi bat, 2016ko otsailean. NAFARROAKO GOBERNUA
jon olano
2019ko irailaren 23a
13:59
Entzun

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak tramiterako onartu du Espainiako Gobernuak Nafarroako Polizien Legearen aurka ezarritako helegitea, eta, beraz, behin-behinean bertan behera utzi du araua. Zehazki, foru arauaren 1, 11.7, 23.3, 24 eta 27.1 artikuluen kontra egin zuen Pedro Sanchezen gobernuak abuztuan, Espainiako Konstituzioko 149.1.18 eta 149.1.29 artikuluaren aurkakoak direla iritzita.

Espainiako Gobernuak uste du Nafarroako Gobernuak "polizia laguntzaileak" behin-behinean kontratatzeko erabakiak herritarren oinarrizko eskubideei kalte egin diezaiekeela.

Joan den ekainean, Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi zuen udaltzainak ezin direla behin-behineko langile izan, "segurtasun indar izaera" dutela argudiatuta. Polizien Legeak, baina, polizia laguntzaileen figura aurreikusten du, eta haren bitartez behin-behineko kontratazioak egiteko aukerari eutsiko liokete Nafarroako udalek.

Epaileek, auzia aztertu bitartean, bertan behera utzi dute araua, eta agindu dute dokumentazio guztia Espainiako Kongresuaren eta Senatuaren nahiz Nafarroako Parlamentuaren eta Gobernuaren esku uzteko, nahi izanez gero auzian parte har dezaten eta alegazioak aurkez ditzaten.

Abuztuan, Sanchezen gobernuak helegitea aurkeztean, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak azaldu zuen Nafarroako Gobernua Madrilekin "elkarrizketarako bidea" lantzen saiatuko zela, "eskumenen eta autogobernuaren defentsa" egiteko.

Nafarroako Parlamentuak iazko azaroan onartu zuen legea, lehen saioan, 2017ko urrian, porrot egin eta gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.