Oihane Agirregoitia izango da EAJren zerrendaburu Europako Parlamenturako bozetan

Bilboko Udaleko zinegotzi izan da 2011tik 2023ra, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendaria da.

(ID_17063535286195) Oihane Agirregoitia
Oihane Agirregoitia EAJren Europako Parlamenturako zerrendaburua. / BERRIA
2024ko urtarrilaren 27a
12:19
Entzun

EAJren Aberri Batzarrak Oihane Agirregoitia hautatu du Europako Parlamentuko hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Bilbon jaioa da, 43 urte ditu, eta, gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onaren, Herritarrenganako Laguntzaren eta Zerbitzu Digitalen zuzendaria da. Izendapenaren berri emateko zabaldu duen oharrean, EAJk esan du bere ekarpena egiteko asmoz aurkeztuko dela Agirregoitia, «Euskadik jarrai dezan Europan ahots propioa izaten», eta iritzita «estaturik gabeko nazioek ere protagonista izan behar dutela Europako proiektuan».

Ekainaren 9an egingo dira Europako Parlamenturako hauteskundeak, eta Agirregoitiak Izaskun Bilbaoren lekukoa hartuko du. Bilbaok abenduan iragarri zuen ez zela berriro aurkeztuko Europako hauteskundeetara. Bi ingeniaritza ikasi zituen Agirregoitiak, Deustuko Unibertsitatean, eta 2011tik 2023ra Bilboko Udaleko zinegotzia izan da. Hain zuzen, Bilbon Next Generation funtsak kudeatzeko ardura izan zuen, eta Bilbo nazioartean ordezkatu zuela dio EAJk.

«Arlo ezberdinetara, askotariko lantaldeetara eta proiektuetara moldatu beharrak esfortzu bat egitea eskatu dit, bai eta etengabe ikasten egon beharra ere, baina merezi izan du. Ikuskera globalagoa eman dit, eta uste dut ezagutza hori eskain dezakedala, bai eta konpromisoa ere, Europako hurrengo Parlamentuan», adierazi du Agirregoitiak EAJren oharrean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.