Urtero bezala, Astelehen Lilak elkarteak Nagore Laffageren omenezko ekitaldia egin du Iruñeko Geltoki gunean. Aurten, bereziki, bi data izan dituzte gogoan: alde batetik, hemezortzi urte joan dira Diego Yllanes mediku iruindarrak Laffage hil zuenetik; eta bestetik, hamarkada bat igaro da 2016ko talde bortxaketaz geroztik. Han izan dira, Astelehen Lilak elkarteko buru Tere Saez eta baita Laffageren ama ere, Asun Casasola.
Hamaika artista igo dira Geltokiko oholtza gainera, euren doinuen bidez indarkeria matxista salatzeko: emanaldi musikatuan parte hartu dute, besteak beste, El Drogas, Motxila 21, Aurora Beltran, Kai Etxaniz, Yaya Bembe, Maite Mene eta Lola Rodriguez abeslari eta taldeek, eta baita Eguesibarko Txalapartari eta Txistulari Elkarteak ere.

