Ordoñezen omenez, Eusko Legebiltzarrak minutu bateko isilunea egin du

Osoko bilkuraren aurretik egin dute omenaldia, eraildako beste hiru legebiltzarkideekin egiten duten bezala

Ordoñezen omenez egindako minutuko isilunea, gaur goizean, Eusko Legebiltzarrean. DAVID AGUILAR / EFE
2020ko otsailaren 6a
12:09
Entzun

Minutu batean isilik egonez eta haren argazkiaren aurreko suontzi batean sua piztuz omendu dute Gregorio Ordoñez, ETAk 1995eko urtarrilaren 23an hil zuen legebiltzarkidea.

Legebiltzarreko mahaiak 2014ko otsailaren 18an adostu zuen omenaldiak egitea hildako lau legebiltzarkideei –ETAk hildako Ordoñezi, Enrique Casasi eta Fernando Buesari eta GALek hildako Santi Brouardi–. Erabaki zuten hilketen urtemugan egitea omenaldiak, baina gaur arte ez dute osoko bilkurarik egin, Gabonengatik.

Legebiltzarrekoaz gain, beste hainbat ekitaldi ere egin dira Ordoñezen omenez. Esaterako, hil zuten La Cepa tabernaren atarian plaka bat jarri zuten, baina egun gutxiren buruan pinturaz estalita agertu zen. Horrez gain, Gregorio Ordoñez fundazioak erakusketa bat prestatu zuen, Gregorio Ordoñez: bizitza posiblea izenekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.