Osakidetzak 1,2 milioi euro ordaindu beharko dizkio bikote bati, haien haurraren heriotzaren harira

Gasteizko epaitegi batek ebatzi duenez, haurra gaixotasun genetiko batekin jaio zen, baina ez zioten diagnostikorik egin; handik bost hilabetera hil zen.

Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Gasteizko Txagorritxu ospitalea, artxiboko irudi batean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko urriaren 29a
12:16
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko epaitegi batek ebatzi du Osakidetzak 1,2 milioi euro ordaindu beharko dizkiola bikote bati, haien haurraren heriotzaren harira. Jaio eta bost hilabetera hil zen, diagnostikatu gabeko gaixotasun genetiko baten ondorioz. Hala, Osakidetzari egotzi diote bikoteari «kalte moral handia» eragitea.

2018an izan ziren guraso aurrenekoz, ugalketa lagunduaren bidez, baina haurra jaio eta bost hilabetera hil zen. Gerora egindako txosten genetikoan, ez zuten patologiarik atzeman, baina ez zuten baztertu heriotzaren eragilea alterazio genetiko bat izan zitekeenik. 

Bigarrenez guraso izatea erabaki aurretik, bikotea Gasteizko ospitaleko mediku batekin jarri zen harremanetan, ez zuelako nahi berriz halakorik gertatzerik. Bada, mediku horren arabera, «arriskua txikia» zen. 2020an jaio zen bigarren haurra, eta hura ere bost hilabeteren ondoren hil zen. Horren ostean egindako azterketa batean, NFU1 genearen mutazio bat atzeman zuten, ordura arte aurkitu gabea.

Hala, Gasteizko epaitegi horrek ebatzi du Osakidetzak proba eta azterketa gehiago egin behar zituela, eta «praxi txartzat» jo du bikotea artatu zuen medikuaren jarduna.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA