PAIren mahaitik altxatu da LAB: «Atentatu bat da»

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Sektoreko eragileekin batzartu zen atzo Nafarroako Hezkuntza Departamentua, PAI ingelesez ikasteko programari hezkuntza-eredu izaera emateko foru dekretuaren nondik norakoak azaltzeko. LAB sindikatua, ordea, mahai horretatik altxatu zen, departamentuak «euskararen aurkako atentatu bat» egin nahi duela iritzita: «Gure berezko hizkuntzetako baten kalterako, eredu bihurtu nahi dute PAI. Atzerriko hizkuntzen programa horiek D, G eta A ereduekin parekatu nahi dituzte, euskarari eraso eginez».

Sindikatuak ohar batean azaldu zuen babesten duela «eleaniztasunaren eta hizkuntza murgiltzearen aldeko apustua», baina atzerriko hizkuntzak «era orekatu eta koherentean» landu behar direla gaineratu zuen, «gainerako gaitasunak eskuratzeari eta berezko hizkuntzak menderatzeko prozesuei kalte egin gabe». Azkenik, PAIren programaren ustezko onurak frogatuko lituzketen datuak emateko galdegin zion LABek Hezkuntza Departamentuari: «Non daude txosten horiek?».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.