Patrice Laniesen hilketaren harira, hiru akusatu zigor auzitegira igorriko ditu prokuradoreak

2023ko Baionako bestetako lehen gauean hil zuten Lanies. Agorrilaren 20ko erabaki batean, Baionako prokuradoreak galdegin du hilketan inplikatu hiru atxilotuak zigor auzitegira igortzea.

Laniesen hilketaren gertaberritzea, Baionan, iazko ekainean. PATXI BELTZAIZ
Laniesen hilketaren gertaberritzea, Baionan, iazko ekainean. PATXI BELTZAIZ
Xalbat Alzugaray
2026ko abuztuaren 26a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hiru urte pasatu dira Patrice Lanies hil zutenetik. Inkesta bukatzeko gero eta gutiago falta den honetan, Baionako prokuradoreak instrukzio epaileari galdegin dio hiru lagun zigor auztitegira igortzea, Laniesen heriotza eragin zuten bortizkeriak nahita egin izana egotzirik. Agorrilaren 20koa da erabakia.

Sud Ouest egunkariaren arabera, inkestaren hastapenean zazpi pertsona atxilotu zituzten festazalearen hilketagatik. Horietaz gain, bertze bederatzi lagun akusatu zituzten hilketa ez salatzeagatik eta lanjerean zegoen norbaiti ez laguntzeagatik. Garai hartan, prokuradoreak hiru akusatu nagusi auziperatzea galdegin zuen, eta bertze guziei egotzitakoak bertan beheiti utzi.

Iazko ekainean, inkestagileek hilketa gertaberritu zuten Baionako Kortsarioen kaian, susmagarri nagusiekin, eta ondorioztatu zuten bazitekeela Lanies kolpe bakar batez hil izana.

2023ko uztailaren 26an, Baionako besten lehen gauean, Lanies baionarra etxera abiatu zen. Etxera sartzen ari zela, gizon bati kargu hartu zion, eraikineko sarreran pixa egiten ari zela eta. Orduan, zenbait lagunek Lanies jipoitu zuten. Konortea galdu zuen, eta Baionako ospitalera eraman zuten; koma artifizialean egin zituen hainbat egun, eta abuztuaren 3an hil zen.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA