Pello Otxandiano: «Euskararen kontrako diskurtso supremazistak gailentzen ari dira»

EH Bilduko eledunak ziurtatu du auzitan jartzen ari direla orain arte euskararen alorrean indarrean egondako araubideak, eta horri aurre egiteko «jauzi bat» behar dela.

Pello Otxandiano, erdian, Kontseiluak larunbatean antolatutako ekitaldian sartu aurretik. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Pello Otxandiano, erdian, Kontseiluak larunbatean antolatutako ekitaldian sartu aurretik. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
xabier martin
2025eko abenduaren 29a
10:30
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zenbait auzitan jartzen ari dira gaur arte indarrean egon diren euskararen inguruko araubideak, Pello Otxandiano EH Bilduko eledunak Euskadi Irratian ziurtatu duenez. «Diskurtso supremazistak ere gailentzen ari dira, euskararen kontra», esan du Otxandianok: «Horrek jauzi berri bat eskatzen du». Haren arabera, larunbatean Euskalgintzaren Kontseiluak egindako ekitaldian aretoa beteta ikusteak erakusten du badela energia bat horri guztiari aurre egiteko.

Gogoratu du Eusko Legebiltzarrean «gehiengoak sobera» daudela bestelako hizkuntza politika egiteko. Larunbatean, hain zuzen, Kontseiluak eskatu zuen bestelako hizkuntza politika baten oinarriak jartzeko. «Han bertan geunden Ibone Bengoetxea eta ni neu. Jar gaitezen mahai baten bueltan, eta ikusi dezagun zertan gauden ados eta zertan ez».

«Bilbon geunden Ibone Bengoetxea eta ni neu. Jar gaitezen mahai baten bueltan, eta ikus dezagun zertan gauden ados eta zertan ez»

PELLO OTXANDIANO EH Bilduko eleduna

Ziurtatu du alderdi abertzaleek etengabe dauzkatela harremanak gai horren inguruan, baita PSErekin ere. «EAJren proposamenak oinarri juridiko ahula dauka. Eta EH Bildurenak sendoa. Hori diote adituek. Orain, hitz egin dezagun gure artean». Halaber, Otxandianok nahiko luke PSEk Kataluniako eta Balearretako Alderdi Sozialistako ordezkarien jarrera bera izatea, «haiek [Espainiako] estatuaren izaera plurinazionala aitortzen dute eta».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.