Pertsona bat zauritu da Donostian, Zardoya Otisen eremuko pabiloi batean piztutako sute baten ondorioz

Lehenengo ikerketen arabera, litekeena da sutea «nahita» piztua izatea.

Herrerako Zardoya Otis eremuko pabiloi bat hustu zutela salatzeko egindako elkarretaratze bat, urtarrilean, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
Herrerako Zardoya Otis eremuko pabiloi bat hustu zutela salatzeko egindako elkarretaratze bat, urtarrilean, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU
maddi iztueta olano
2026ko maiatzaren 4a
11:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pertsona bat zauritu da Donostiako Herrera auzoko Zardoya Otisen eremuan dagoen pabiloi batean piztutako sute baten ondorioz. Gauerdia pasatuta piztu da sutea, hango pabiloi bateko gela batean. Suhiltzaileek itzaltzea lortu duten arren, zauritua Donostia ospitalera eraman behar izan dute, eta beste hiru pertsona ere artatu dituzte, kea arnasteagatik.

Lehenengo ikerketen arabera, litekeena da sutea nahita piztua izatea. Are, Donostiako Udaltzaingoak zenbait lagun atxilotu ditu, lekukotzak eta informazioa biltzeko, eta baliteke datozen orduetan norbait gehiago atxilotzea. Etxegabeak bizi dira Zardoya Otisen eremuko pabiloietan, eta gehienak migratzaileak dira. Donostiako Udalak eremu horretako pabiloi eta eraikin guztiak hustu asmo ditu; horietako bat, Jolastokietako 4. pabiloia, urtarril amaieran hustu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA