Peter Sacks artistak Txikiren eta Otaegiren omenezko lanak egin ditu Resistance proiekturako

Olaso Dorrera ekarri dituzte margolanak. Bertako arduradunen esanetan, Resistance proiektua «mundu osoko erresistentzia eta askatasun borrokak omentzen dituen» margolan sorta zabala da.

Txikiren eta Otaegiren omenezko lanak. OLASO DORREA
Txikiren eta Otaegiren omenezko lanak. OLASO DORREA
Irati Urdalleta Lete.
2025eko irailaren 26a
18:29
Entzun 00:00:00 00:00:00

Peter Sacks artistak Txiki eta Otaegi omentzeko lanak egin ditu bere Resistance proiekturako, Txikiren eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrena dela eta. Margolanak gaur iritsi dira Olaso Dorrera, eta gaur egin dute horien aurkezpena ere. «Aurkezpen honek aukera ematen du nazioartean errekonozimendua duen artistaren lan bereziak Euskal Herrian ezagutarazteko», azaldu dute Olaso Dorreko arduradunek, ohar batean.

Hain zuzen, Sacksen azken urteotako lan nagusietako bat izan da Resistance proiektua: «Mundu osoko erresistentzia eta askatasun borrokak omentzen dituen margolan sorta zabala da». Nabarmendu dutenez, proiektu hori nazioarteko galeria nagusietan aurkeztu du.

Lana ez da nolanahikoa. Bertan irudikatuta ageri dira, besteak beste, Nelson Mandela, Mahatma Gandhi, Martin Luther King, Rosa Luxemburg eta Vaclav Havel. Orain, baita Txiki eta Otaegi ere. «Horien bidez, Euskal Herriko oroimen historikoari eta askatasunaren aldeko borrokari leku egin dio bere ikuspegi artistiko eta poetiko unibertsalean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.