Polizia kostaldea zaintzen ari da Lapurditik iparraldera, kokaina fardoak irits daitezkeelako

Gendarmeek uste dute hamabost tona kokaina zeramatzan itsasontzi batek uretara bota zituela kokaina fardoak.

Droga fardoak Herrialde Katalanetako hondartza batean, artxiboko irudi batean. ANDREU ESTEBAN / EFE
Droga fardoak Herrialde Katalanetako hondartza batean, artxiboko irudi batean. ANDREU ESTEBAN / EFE
jakes goikoetxea
2026ko urriaren 30a
09:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Ez dituzte karabela portugesak espero. Ez dituzte algak espero. Ez dute hondoratutako itsasontzi baten erregaia espero. Landetako (Okzitania) kostaldean kokaina espero dute. Kokaina fardoak. Marea zuria.

Frantziako Poliziak uste du kokaina zeraman itsasontzi batek uretara bota zituela hamabost tona kokaina, eta kokaina fardoak jitoan dabiltzala. Gendarmeak Landetako kostaldea zaintzen ari dira asteartetik, haizeak eta korronteek fardoak bertara bultza ditzaketelako. Hala jaso dute Sud Ouest eta Actu Bordeaux komunikabideek. Gendarmeak oinez, zaldiz, motoz, buggy-en bidez (harearen gainean ibiltzeko ibilgailuak) eta helikopteroz zaintzen ari dira Landetako kostaldea. Gau eta egun. Oraingoz ez dute kokaina fardorik topatu. 

Le Porgeko hondartzak herritarrentzat itxita daude atzotik, alkateak hala erabakita. Herritarrak ezin dute bertara joan, ezin dute bainurik hartu eta ezta uretako jarduerarik egin ere. Polizien gomendioak jarraitu dituela eta herrian kokaina fardoen bila ari diren «pertsona susmagarriak» azaldu direla kontatu du Sud Ouest-ek.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA