Datuak

Positiboen kopuruak 800 kasuren langa gainditu du Hegoaldean

Osasunbideak eta Osakidetzak 12.446 proba egin dituzte ostegunean, eta 811 positibo atzeman dira horietan. Nafarroak 200en langa gainditu du.

Diagnostiko probak egiteko gunea, Tuteran. IñIGO URIZ, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko martxoaren 26a
13:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azken sei asteetako kasu gehien atzeman dira Hego Euskal Herrian: 811 COVID-19 kasu zenbatu dituzte atzoko probetan. Zehazki, otsailaren 10etik erregistratu den daturik makurrena da hori. Positiboen portzentajeak ere gora egin du: %6,5 da Hegoaldean. Gainera, Nafarroako datua nabarmen okerragoa da: testen %8,6k eman dute positibo. OME Osasunaren Mundu Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko gehienezko muga.

Lurraldez lurralde, Bizkaian atzeman dira positibo gehien: 293. Nafarroa du atzetik; izan ere, 207 kasu zenbatu ditu Osasunbideak. Halaber, Gipuzkoan 199 kasu izan dira, eta Araban, 104.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.