Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Donostiako aldiriko trenen ibilbide hori itxia egongo da gaurtik asteazkenera bitarte, eta abuztuaren 29tik 31ra.

Renferen trenak Irunen, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Renferen trenak Irunen, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
2026ko abuztuaren 17a
10:45
Entzun 00:00:00 00:00:00

Tolosa eta Beasain (Gipuzkoa) arteko tren zerbitzuetan etenak egingo dituzte Gipuzkoako trenbide sareko obrengatik. Ibilbidearen zati hori itxita egongo da gaurtik asteazkenera bitarte, eta abuztuaren 29tik 31ra. 

Erabiltzaileen garraio zerbitzua bermatzeko, Adifek autobusak jarriko ditu itxitako zatian Renfeko aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko tren zerbitzuak ordezkatzeko. Hala, trenak soilik Tolosa eta Hernani (Gipuzkoa) artean, eta Beasain eta Brinkola (Gipuzkoa) artean ibiliko dira etenaldiak dauden egunetan. 

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA