Sagardui: «Haiei dagokie akordio batera iristea»

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagardui Basurtuko ospitalean egon zen atzo, eta han esan zuen enpresen eta langileen erantzukizuna dela akordio bat lortzea, azpikontratatutako garbitzaileen greba eta horren inguruko gatazka amaitu ahal izateko: «Haiei dagokie akordio batera iristea; elkarrizketaren bidea zabaldik daukate».

Akordio hori «ahalik eta lasterren» iristea nahi du Sagarduik: «Zerbitzu hori oso garrantzitsua da gure azpiegituretarako, eta honen moduko gatazkek eragina izaten dute. Horregatik, espero dugu enpresak eta langileak ahalik eta lasterren ados jartzea».

Basurtuko ospitalean bi erradioterapia ekipamendu berri jarri dituzte, eta horregatik egin zuen Sagarduik bisita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.