Sakelakoen arriskua ziur ez dutela frogatu dio EBk

Erredakzioa
2011ko ekainaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oraindik zehatz frogatzeko dago sakelako telefonoek minbizia izateko arriskua handitzen dutela. Europako Kontseiluak modu horretara erantzun dio OME Osasunaren Mundu Erakundeko zientzialari batzuek sakelakoen arriskuei buruz egindako txostenari. «Uste dugu talde zientifiko horrek ezin zuela arrazoizko kausa bat identifikatu sakelako telefonoen eta minbiziaren artean. Ikerketa gehiago behar dira», adierazi du Europako Kontseiluak ohar baten bitartez.

OMEk oraindik adierazpen ofizialik ez duela egin gogoratu du Espainiako Osasun Ministerioak, eta nabarmendu du tentuz hartu behar dela zientzialariek egindako txostena: «Esan dute erlazio apala dagoela, eta aitortu dute seguruenera ikerketa gehiago egin beharko direla, balizko erlazio bat egiaztatzeko», ziurtatu du Jose Martinez Olmosek, Osasunerako Espainiako idazkari nagusiak.

Telefono konpainiek ez dute ziurtzat jo txostena. Espainiako elkarteak dio ez daudela zertan lotu minbizia eta sakelakoak: «Baliteke, baina ez da gertagarria».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.