Santutxuko hilketa matxista salatu dute, kalera irtenda

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea, atzo, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU.
2023ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
BILBO. Emakumeen Mundu Martxak hilketa matxisten protokoloa martxan du, joan den astean Bilboko Santutxu auzoan gertatu zen andrearen hilketa salatzeko. 89 urteko andrazko bathil zuen iloba batek. Atzo, 19:00etan, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan elkarretaratzeak egin zituzten indarkeria matxistaren aurkako aldarria berriz ere lau haizeetara ozentzeko. Maria BegoƱa izena zuen Santutxun hildako emakumeak. Aurtengo hirugarren hilketa matxista izan da. Maiatzetik hona gertatu dira hirurak. Maiatzaren 16an, Lourdes del Hoyo hil zuen bikotekide ohiak, Orion (Bizkaia). Gero, bere buruaz beste egin zuen. Maiatzaren 28an, Maialen Mazon hil zuen bikotekideak Gasteizen; beren umea amaren gorpuaren ondoan utzi zuen. Gizona biharamunean atxilotu zuten, Zaragozan (Espainia). Urruntze agindua zuen, eta Ertzaintzak bazekien urratzen ari zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.