Larunbatean 238 udalerritan eginiko mobilizazioen balorazioa egin zuen herenegun Sare Herritarrak, aurrera begirako erronka batzuk finkatzearekin batera. Besteak beste, 2021erako zereginen artean kokatu du 7/2003 Legea indargabetzea eta horren arabera zigortutako presoei «legeria arrunta» ezartzea, «euskal preso guztiak Euskal Herrira hurbiltzeko prozesua azkartzea» eta gaixotasun larri edota sendaezinak dituzten presoak eta adin nagusikoak askatzea. Gainera, presoei baimenak emateko eskatu du plataformak: «Gaur egun, 30 preso baino gehiago baimenak lortzeko moduan daude, baina ukatu egiten zaie aukera hori». Azkenik, Euskal Herriko espetxeetako batean seme-alaba txikiak dituzten amentzako modulu bat sortzea nahi dute.
Bakartuta
Bestalde, Irati Gurasoekin plataformak salatu du Aranjuez, Valdemoro eta Estremerako espetxeak (Espainia) bakartuta daudela elurteengatik. Gainera,Aranjuezen galdara hautsi zaie eta presoak zero azpiko tenperaturak izaten ari dira kartzela barruan. Bederatzi euskal preso eta bi ume daude horietan.
Sarek 7/2003 Legea indargabetzea jarri du aurtengo asmoen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu