Sindikatuen arabera, «erantzun oso handia» izan du Nafarroako Lanbide Heziketako lehen greba egunak

Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek beste bi greba deialdi ere eginak dituzte: biharko eta etziko.

Lanbide Heziketako langileen protesta gaur, Iruñean. STEILAS
Lanbide Heziketako langileen protesta gaur, Iruñean. STEILAS
Irati Urdalleta Lete.
2025eko azaroaren 3a
17:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Nafarroako Lanbide Heziketako irakasleak greban daude. Hain zuen, Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek hiru lanuztetara deitu dituzte langileak: gaurko, biharko eta etziko. Lehen egunaren balorazioa ere egin dute. Sindikatuen irudiko, «erantzun oso handia» izan du Lanbide Heziketako ikastetxe gehienetan, goizeko zein arratsaldeko txandetan. Halaber, nabarmendu dute ehunka irakaslek «haserrea» erakutsi dutela piketeetan eta elkarretaratzeetan.

Badituzte horretarako arrazoiak, sindikatuek ohar bidez azaldu dutenez: «Greba honen bidez, Lanbide Heziketako irakasleen baldintzak duindu nahi ditugu. Eta hemen gaude bilduta, ehunka profesional, kontseilari jaunari argi eta ozen esateko: harrokeria eta murrizketa gutxiago, eta entzute eta baliabide gehiago».

Biharko ere badituzte deialdiak, eta sindikatuek greban parte hartzea galdegin diete langileei. Piketeak egingo dituzte goizean, eta 09:00etan Iruñeko Baluarte Plazan batuko dira; 12:00etan, berriz, manifestazioa egingo dute, Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren egoitzatik abiatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.