Lamiakoko itsaspeko errepidearen kontrako ekintzaile talde bat Bilboko Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren barrura sartu dira, proiektuaren kontra manifestatzeko, eta horietako bat eraikin barruko baranda batera kateatu da. Hala jakinarazi du plataformak X sare sozialean. BERRIAk jakin duenaren arabera, poliziak katea moztu eta protestan zegoena eraikinetik atera du jada.
Diputazio barruan kateatu gara Subflubialaren aurka protesta egiteko!
— SubflubialaEz (@subflubialaez) October 16, 2025
Ez diegu utziko gure lurraldea suntzitzen gutxi batzuk aberasteko! pic.twitter.com/ftRnFHR66Z
Gutxinaka aurrera egiten ari da proiektua, eta errepidearen kontrako taldeek uste dute azpiegitura horrek auto pribatuaren erabilera bultzatuko duela. Gainera, 500 milioi euro baino gehiago «xahutuko» direla nabarmendu dute.
Erlazionatuta
Proiektuaren kontra egiteko, etzi mobilizazio bat dira egitekoak. Bilboko Arriaga antzokitik abiatuko dira, 17:00tan. Bizkaiko Foru Aldundia da proiektua gogorren bultzatzen ari dena, eta errepidearen aurka protesta egin dutenek aldundiaren trabak salatu izan dituzte protestak egin ahal izateko.