Tokikomi milioi bat euroko laguntza emango dio Jaurlaritzak

2025. urtean eskualdeetako komunikazio proiektu lehiakorrak garatzeko laguntza izango da.

Tokikomen jardunaldiak artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Tokikomen jardunaldiak artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2025eko azaroaren 25a
14:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du Tokikom enpresari milioi bat euroko laguntza emango diola aurten «eskualdeetako komunikazio proiektu lehiakorrak garatzeko».

Jaurlaritzaren ustez lagundu beharrekoa den proiektuak honako helburu hau izan behar du zehazki: «Euskarazko tokiko hedabideak elkarlanean aritzera bultzatzea, saretzea eta inguru digital berrietara egokitzeko gaitasuna indartzea, herritar gehiagorengana iritsi ahal izateko».

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren arabera, «hizkuntza politikaren esparru estrategikoan kokatzen da Tokikomen proiektua». Izan ere, sailaren arabera, haren dekretu eta planek jasoa dute «euskararen presentzia indartu beharra komunikabideetan, ingurune digitalean eta gizartean, oro har».

Horrez gain, sailaren ustez, «egungo testuinguruan gertatzen ari diren komunikazio eta kontsumo digitalaren aldaketek tokiko hedabideen arteko lankidetza, baliabide partekatuak eta audientzia berrietara egokitutako formatuak eskatzen dituzte».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.