Torrealdairen ahotsa iruditan

       

Nagore Arin.
2020ko uztailaren 31
20:26
Entzun

Arrasto sakona utzita hil da Joan Mari Torrealdai (Forua, Bizkaia, 1942 – Usurbil, Gipuzkoa, 2020). Arrasto sakona, haren jardun sakonaren erakusle. Ibilbide horretan egin dituen hainbat adierazpen bildu ditu BERRIAk ikus-entzunezko formatuan, urte luzez eginiko lan mardularen erakusle.

«Ez naiz izarra, are gutxiago eguzkia. Hala ere, hona hemen, zuen aurrean ohoratua», esan zuen 2016. urtean, Manuel Lekuona saria jaso zuenean, Xalbador ahotan hartuta. Lorpen ugari lortuta ere, umil mintzatu izan da beti. Hala hitz egin zuen urte berean Donostian, Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren aurkezpenean ere: «Nire titulu bakarra da diktadura frankistaren azpian hasi, eta 50 urtetik gora, gaur arte, beti eta etengabe, euskalgintzan jardun izana».

Euskarari eta euskalgintzari buruz, Euskaldunon Egunkaria-ren itxierari buruz, torturari buruz, eta beste hainbat eta hainbat gairi buruz mintzatu izan da, eta horiek jaso ditu BERRIAk bideoan. Lau minutu gutxi dira ia 60 urteko jarduna laburbiltzeko, are Torrealdaik utzitako ondare osoa jasotzeko. Baina merezi du haren ahotsean egindako bideari erreparatzea.

JOAN MARI TORREALDAI [1942-2020]
Gehigarri berezia PDFn | Artikulu bilduma | Iritzi artikuluak

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.