Tuterako 22 urteko gizon bat atxilotu du Foruzaingoak, Iruñean uztailaren 12ko goizaldean izandako «intentsitate handiko» sexu erasoaren egilea izatea egotzita. Etxe partikular batean gertatu zen sexu erasoa. Emakume batek Udaltzaingoan salatu zuen, eta foruzainen peskizek Tuterako gizon hori atxilotzera eraman dute.
Polizia iturriek jakinarazi dutenez, atzo atxilotu zuten gizonezkoa, eta DNA laginak hartu ostean aske utzi zuten.
Sanferminen amaieran adierazi zutenez, hemeretzi sexu erasoren salaketak jaso zituen mugimendu feministak. Elkarretaratze jendetsua egin zuten uztailaren 12koa gaitzesteko deitutako mobilizazioan.