Txiki eta Otaegi omenduko dituzte gaur, Zarautzen
ZARAUTZ. Gaur beteko dira 43 urte frankismoak FRAPeko hiru kiderekin batera Juan Paredes Manot Txiki eta Anjel Otaegi fusilatu zituela, eta omenaldia egingo diete Zarauzko (Gipuzkoa) hilerrian (12:00). Gudari Eguneko beste hainbat ekitaldi ere deituta daude gaurko.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu