Txillardegiren omenezko horma irudiari eraso egin diote

Pintaketak egin dizkiote margo gorriarekin. Asteazkenean hamalau urte beteko dira Txillardegi hil zenetik, eta bihar omenaldia egingo diote Donostian.

Pintaketak egin dizkiote Txillardegiren omenezko horma irudiari. JOSEBA ALVAREZ
Pintaketak egin dizkiote Txillardegiren omenezko horma irudiari. JOSEBA ALVAREZ
edurne begiristain
2026ko urtarrilaren 10a
12:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Eraso egin diote Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlearen omenez Donostiako Gaskonia plazan jarritako muralari. Margo gorriarekin pintaketak egin dizkiotela salatu du Joseba Alvarezek, Txillardegiren semeak, X sare sozialean. «Euskaldunon aurkako oldarraldiaren beste kapitulu bat», idatzi du Alvarezek, erasoa gaitzesteko.

Mikel Herrero artista donostiarrak margotu zuen horma irudia, Donostiako Gaskonia plazan, eta 2018ko urtarrilaren 14an inauguratu zuten, idazle eta hizkuntzalariaren heriotzaren seigarren urteurrenean, hain zuzen ere. Txillardegi Udal Liburutegia herri egitasmoak antolatu zuen omenaldia. Txillardegi jaio zen etxaldea hurbil zegoen horma irudia dagoen lekutik.

Asteazkenean dira hamalau urte Txillardegi hil zela, eta, urteurrenaren karietara, hainbat ekitaldi antolatu ditu Txillardegi Liburutegia Kultur Ekimenak. Bihar egingo dute urteurreneko ekitaldi nagusia, Donostiako Antigua auzoko, Txillardegi plazan, 12:00etan. Besteak beste, lore eskaintza egingo diote, eta Pako Sudupek hitzaldia egingo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.