Parisko Dei Auzitegiak gaur arratsaldean egin du azken auzia, eta urriaren 15ean errango du Lorentxa Beirie baldintzapean aske geldituko den ala ez. Senideek salatu dute Lorentxak bideokonferentziaz egin behar izan duela auzia espetxetik, eta "baldintza txarrak" izan direla.
Beiriek 18 urte daramatza preso. Gaur egun, Roanneko (Frantzia) kartzelan dago, Kanbotik (Lapurdi) 683 kilometrora. 2017an, hirugarren aldiz eskatu zuen baldintzaan aske uzteko; 2013an eta 2016an ukatu egin zioten. Presoaren abokatuak senideei jakinarazi dienez "urriaren 15 arte ezin da aurreikusi emaitza".
Frederic Haranburu Xistor euskal presoaren baldintzapeko askatasun eskaerari buruzkoa, berriz, urriaren 8an ebatziko dute, aurreko astean iragarri zutenez. Udan epailea hura askatzearen alde agertu zen, baina fiskaltzak helegitea aurkeztu zuen, Beirieren kasuan bezala. Hhil honen 25ean dira aztertzekoak Ibon Fernandez Iradi presoaren suspentsio eskaerak.
Atzo, Josu Urrutikoetxea preso mantentzea erabaki zuen auzitegi horrek.