Vent de Llibertat taldeak antolatuta, Txiki oroitu dute Bartzelonako Model kartzelan

maxresdefault
2025eko irailaren 27a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur 50 urte fusilatu zuten Juan Paredes Manot Txiki Cerdanyola del Vallesen, Bartzelonako Model kartzelatik eramanda. Gaur egun kultur etxe bat da. Bertan egin zuten atzo fusilamendua oroitzeko ekitaldia, Vent de Llibertat taldeak antolatuta. Txikiren irudiak ikusten ziren bitartean, aurreskua dantzatu zuten eta Sergi Lopez aktoreak Txikiren azken mezuari ahotsa jarri zion. Gaztelaniaz idatzi zuen azken mezua entzun liteke La Directa hedabideak grabatutako ikus-entzunezkoan.

Bihar, berriz, martxa bat egingo dute oinez Model kartzelatik Cerdanyola del Vallesera, Txiki fusilatu zuten tokira. Txiki Model espetxetik atera zuten ordu berean abiatuko dira, 07:25ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.