Unibertsitatea

Vicente Atxa izango da beste lau urtez Mondragon Unibertsitateko errektorea

Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez hartu du erabakia. 2015ean aukeratu zuten lehenengoz errektore kargurako.

Vicente Atxa, artxiboko irudi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2022ko abenduaren 14a
16:21
Entzun

Mondragon Unibertsitateak errektore bera izango du hurrengo lau urteetan: Vicente Atxa. Gaur hartu du Kontseilu Errektoreak hura karguan mantentzeko erabakia, aho batez. Horrenbestez, hirugarren agintaldiari ekingo dio Atxak, 2015eko urtarrilean aukeratu baitzuten lehengoz errektore.

Oñatin (Gipuzkoa) jaioa da Atxa, 1965ean. Elektronikako goi mailako ingeniaritza ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan, eta elektronikako eta komunikazioko doktorea da Erresuma Batuko Staffordshire Unibertsitatean.

Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenaren harira BERRIAk egindako elkarrizketan kontatu zuenez, unibertsitateak «berritzailea» izateko konpromisoa du ikasleekin eta gizartearekin: «Gizartearekiko gure konpromisoa betetzeko hiru zutabe nagusi ditugu: ikerketa, ezagutza sortzeko; irakaskuntza, ezagutza hori ikasleei transferitzeko; eta hirugarrena, transferentzia, ezagutza hori enpresekin eta ekonomiarekin partekatzeko».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.