Auzitegi Gorenak atzera bota du Voxek Txibiteren aurka aurkeztutako kereila bat

Nafarroako Gobernuak egindako hainbat kontratutan delitua egin zuela zioen eskuin muturreko alderdiak, baina, Gorenaren arabera, «susmo orokor batean» oinarritu dira.

Maria Txibite lehendakaria, atzo. AITOR KARASATORRE / FOKU
Maria Txibite lehendakaria, atzo. AITOR KARASATORRE / FOKU
joxerra senar
2026ko urtarrilaren 28a
17:44
Entzun 00:00:00 00:00:00

Vox eskuin muturreko alderdiak arkari politikoen aurka erabiltzen ditu auzitegiak. Kereila bat jarri dute Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren aurka, baina Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du oraingoan. 

Gorenak prentsa oharrean jakinarazi duenez, eskuin muturreko alderdiak hainbat delitu egitea leporatzen zion Txibiteri. Servinabar eta Acciona enpresek lortutako kontratu publikoak erabili dituzte oinarri gisa kereila aurkezteko. Gobernuburu denez, foruduna da Maria Txibite, eta haren aurkako edozein salaketa Gorenak aztertu beharra du.

Gorenaren arabera, Voxen kereilak ez du funts sendorik, «susmo orokor batean» oinarrituta baitago. «Ez du zehaztasunik, ezta nahikoa euskarririk ere». Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko magistratua ikertzen ari den auzian, Servinabarreko buru Antxon Alonso eta Santos Cerdan buruzagi sozialista ohia daude ikertuen artean. Txibite biekin bildu izan dela argudiatu du Voxek kereila aurkezteko.

Gorenaren ustez, biekin harremana izatea ez da nahikoa inor auzipetzeko. «Horrek ez du esan nahi adjudikazio irregularretan parte hartu duenik bere mesederako». 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.