Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak duela urtebete kaleratu zuen Xabi Alonsoren Txalingo luxuzko txaletaren epaia. Sententziak zioen txaleta legez kanpokoa dela, ez duelako zerikusirik lehengo baserria berreraikitzearekin eta eraikinean ez delako bete landa tipologia errespetatzeko obligazioa. Gainera, 2018an Donostiako Udalak emandako lizentzia baliogabea dela ere esan zuen epaileak.
Udalak errekurtsoa jarri zuen, eta oraindik epaitegien esku dago gaia. Bitartean, txaletak zutik dirau. Haritzalde eta Ieltxo elkarteen arabera —haiek jarri zuten salaketa—, eraikina ilegala baldin bada, eraitsi egin behar da, baina udalak dio epaileak ez zuela halakorik zehaztu eta errekurtsoak ebatzi bitartean zutik egon daitekeela.
Erlazionatuta