Zezenketak amaitzeko eskatu dute Donostian

Manifestazioa, atzo. SINADURA / AGENTZIA.
2022ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deituta, herrialdean zezenketak amai daitezen galdegiteko manifestazioa egin zuten ehunka lagunek atzo arratsaldean, Donostian. Hainbat elkarte animalista eta naturistatako eta eragile politikotako ordezkariek deitu zuten mobilizaziora. Plataformak deitutako lehen mobilizazioa izan zen, Donostiako Aste Nagusian zezenketak egingo baitira, Illunben. Bulebarretik abiatu zen manifestazioa, 18:00etan. Donostiako zezenketen aurka ez ezik, Gipuzkoako beste udalerri batzuetan izango direnen aurka ere mobilizatzeko asmoa dute plataformakoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.