Beren lurretan AHTaren obretarako zundaketak egiteko zein zati hartuko dieten ez dietelako adierazi, Zizurkilgo (Gipuzkoa) hiru baserritarrek uko egin zioten atzo desjabetze aktak sinatzeari. Bigarren deialdia zuten atzokoa; orain hurrena, udaletxean jarri zieten sinatzeko ekitaldia, baina baserritarrek adierazi zuten lurretan bertan nahi zituztela izenpetu aktak eta adierazi behar zietela zehazki zein lur kenduko dizkieten. Atzo ere ez zieten jakinarazi hori, eta, horrenbestez, baserritarrek uko egin zioten sinatzeari. AHT Gelditu Elkarlanaren arabera, gutxienez hiruk egin zuten hautu hori. Elkarlanak salatu du polizia asko izan zirela inguruetan. Beste deialdi bat egingo diete baserritarrei aktak izenpetu ditzaten.
Inguru hartan ari dira pixkana-pixkana lanak martxan jartzen. Tolosan, kasurako, auzo batzuetan hondeamakinak lanean ari dira joan deneko asteetan. Elkarlanak salatu du zundaketak egiten ari direla oraindik eta, hala ere, makinak sartu dituztela lur batzuetan. Tolosa eta Zizurkil arteko bi zatietan zundaketa lanak egiten ari dira inguru batzuetan, eta besteetan, horretarako aktak sinatzen. AHT Gelditu-ren arabera, oinarrizko proiektua soilik dago eginda, eta denbora igaroko da lanak hasterako.
Zizurkilen ez dituzte sinatu aktak
Hiru baserritarrek uko egin diote zundaketak egiteko aktak sinatzeari, ez dietelako adierazi zer lur zati hartuko dieten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu