Zundaketak ez direla lehentasuna erantzun dio CADEk prefetari

Lanei ekiteko aginduak bertan behera uzteko eskaria helarazi dio joan den osteguneko bilkuraren ondoren

Aitor Renteria.
Baiona
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
AHT linea berria egiteko zundaketak ez direla lehentasuna ihardetsi dio CADEk Paueko prefetari. Ostegunean hautetsiekin bildu zen prefeta adierazteko zundaketa lanak berriro abiatuko zituztela, oposizioa egon edo ez egon. CADEren iritziz, prefetak mehatxua baliatu nahi du, aztertu gabe xede horren beharra. Horregatik, lanei ekin baino lehen egitasmo hori premiazkoa dela frogatu behar dela adierazi dio.

Hubert de Mesnil eta Guillaume Pepy RFF eta SNCFko presidenteen iritzia jakinarazi dio CADEk. «Dirua oraingo bideak berritzeko baliatu beharko litzateke, eta hori da Ingurumenaren Mintegian adosturikoa; AHT linea berriak egiteko jakin beharko litzateke lehenik lan horiek ordaintzeko dirurik ote dagoen». AHT xedea bultzatzeko arrazoia bideen saturazio arriskua izan zen. Orduko aurreikuspenen arabera, egun zortzi milioi tona garraiatu beharko lituzkete urtean, baina errealitatean 1,6 baino ez dituzte garraiatzen. Bidaiarien kopurua ere biziki apaldu da.

Europako Batzordeak zehaztu du ez duela agindu edo hobetsi Lapurdiko atalean bide berriak egitea, Frantziaren proposamena baizik. Hastapeneko xedean gaurko bideak berritzea proposatzen zuela adierazi du batzordeak. Gaurko bideei buruzko ikerketa independentea egiteko eskatu diete botere publikoei, eta ordura arte zundaketarik ez dutela onartuko jakinarazi diote CADEko ordezkariek prefetari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.