Gure gaiak

'Bateragune auzia'

'Bateragune auzia'

2009ko urriaren 13an izan zen operazioa, ETArekin lotuta. Espainiako Auzitegi Nazionalak 2011ko irailean zigor epaia eman zuen Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguezen aurka. 2012an epaia berretsi zuen Gorenak, kartzela urteak pixka bat jaitsita —inhabilitazioak ez—. Konstituzionalak 2014an Gorenaren erabakia berretsi zuen. Zabaleta, Jacinto eta Rodriguez 2015eko urriaren 11n geratu ziren libre. Otegi, 2016ko martxoaren 1ean. Diez, 2017ko abuztuaren 17an, aurretik 17 hilabetean baldintzapean aske egon zelako. 2018ko azaroan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak ebatzi zuen auzikoek ez zutela epaiketa inpartziala izan; irmoa da epaia. Defentsak epaiaren berraztertze helegitea aurkeztuta, Gorenak zigorrak bertan behera utzi zituen 2020ko uztailaren 27an, baina fiskalak eskatuta, Gorenak epaiketa berriro egiteko eskatu zuen abenduaren 14an, aho batez. Konstituzionalak 2021eko urriaren 28an zioen berak ebatzi arte epaiketa ez da berriz egingo.

Albisteak

Lege eta arauen arrakalak bistan

2013-07-27

Francisco Perez de los Cobos Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidentea PPko kidea dela jakin da. Auzitegiaren inpartzialtasuna kolokan dagoela uste dute alderdiek. Auzitegiak dio ez dagoela arau hausterik.

"Burua hotz, baina bihotza bero"

2013-06-05

Bateraguneko auzipetuen senideentzat �gogorra� izan da albistea. Espainiako justizian konfiantzarik ez zuten arren, adierazi dute esperantza bazutela eta azken erabakia iritsi arte izango dutela, baina mesfidati daude.

Indar aldaketa eskuinerantz

2013-06-05

Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko lau epaile berritzeko prozesuan sartuta daude. Orain zazpi progresista eta bost kontserbadorek osatzen dute, baina hori aldatu egingo da. Eta eragina izan dezake 'Bateragune auzian'.

Jon Ordo�ez Garmendia

Bateraguneko bostek espetxean segitzea ebatzi du Konstituzionalak

Jon Ordoñez Garmendia

2013-06-04

Atzera bota du bost zigortuak behin-behinean aske uzteko defentsak aurkeztu zuen eskaera. Behin-behineko askatasuna ukatuta, Konstituzionalak tramiterako onartu zuen helegitearen inguruko erabakiaren zain egon beharko dute Otegik, Diezek, Jacintok, Rodriguezek eta Zabaletak, ordurako zigor osoa betea izatea litekeena izan arren.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.